Stevens, George
Estatu Batuetako zinemagilea (Oakland, 1904 - Lancaster, 1975). 1921ean hasi zen zineman kamerari gisa. Hal Roach-en laguntzaile izan zen Laurel eta Hardy bikotearen film askotan. Gero film luzeak zuzendu zituen, besteak beste, Alice Adams (1935) Katharine Hepburn-ekin eta Sing Time (1936) Astaire-Rogers bikotearekin. Bigarren Mundu Gerra bitartean dokumentalak egin zituen militarrekin. A Place in the Sun (1951), Shane (1953) eta Giant (1956) ditu filmik onenak. A Place in the Sun eta Giant filmek Oscar bana jaso zuten. Beste film batzuk: Gunga Din (1939), The Talk of the Town (1942), The Diary of Anne Frank (1959), The Greatest Story ever Told (1965).