Sterne, Laurence
Britainiar idazlea (Clonmel, 1713 - Londres, 1768). Cambridgen egin zituen ikasketak. 1738an apaiz ikasketak hasi zituen, bere osaba Jacques eraginez, elizako karguduna baitzuen hau. 1741ean Elizabeth Lumley-rekin ezkondu zen. 1762tik 1764ra Frantzian bizi izan zen eta 1765ean Frantzian eta Italian zehar bidaiatu zuen. Londresa itzulirik, 1766an Elizabeth Draper-ez maitemindu zen eta haren omenez idatzi zuen Letters from Yorick to Elize (1775, Yorick-en gutunak Elize-ri). v Idazlanak. The History of a Good Warm Watchcoat (1759, Beroki on baten historia), libelo politikoa; The Life and Opinions of Tristram Shandy, gentleman (1760-1767, Tristram Shandy zaldunaren bizitza eta iritziak), bederatzi liburukitan argitaratutako eleberri bitxi, ausart eta berritzailea, umore handiz idatzia eta Locke-ren eragina duena; A Sentimental Journey Through France and Italy (1768, Bidaia sentimentala Frantzian eta Italian zehar).