Stern, William
Alemaniar filosofoa eta psikologoa (Berlin, 1871- Durham, Ipar Carolina, 1938). Breslauko eta Hanburgoko unibertsitateko irakaslea izan zen; gero Estatu Batuetara joan eta Durhameko unibertsitateko irakasle izan zen. Filosofia pertsonalistaren sortzaileetakoa izan zen; haurren psikologia aztertu zuen, eta adimen-koefizientea neurtzeko proben bultzatzaileetako bat izan zen. Idazlanak: Person und Sache (1906-1918, Pertsona eta gauza), Grundgedanken der personalistischen Philosophie (1917, Filosofia pertsonalistaren oinarrizko ideiak).