Spitteler, Carl
Suitzar idazlea (Liestal, 1845 - Luzerna, 1924). Errusian eta Finlandian lan egin zuen harik eta 1892an Luzernan bizilekua hartu eta bete-betean literatura lantzen hasi zen arte; alemanez idatzi zuen eta, olerkiez eta kontakizunez gainera, aipagarriak ditu zenbait saiakera ere. Bere lanean nabarmena da Shopenhauer-en eta Nietzsche-ren eragina; errealismo burgesaren kontra egon zen. Bere lanetako gaiak Greziako mitologiatik hartuak dira; bertso ezkor baina aldi berean heroikoak egin zituen. 1919an Literaturako Nobel saria eskuratu zuen Der olympische Frühling (Udaberri olinpikoa, 1904-1910) olerki epikoarekin. Haren beste zenbait lan: Prometheus und Epimetheus (1881-1882), Meine frühesten Erlebnisse (1914, Nire lehen bizikizunak) autobiografia lana, Rede über G. Keller (1919, G. Keller-i buruzko hitzaldia) saiakera.