Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Split

Kroaziako hiria eta portua, Dalmaziako kostaldean. 169.322 biztanle (1981). Jugoslaviako portu nagusietakoa. Industria eta turismoa. 1420-1797 bitartean veneziarren mende egon zen eta Austriarena izan zen 1814tik 1918ra. 1918an Jugoslaviaren barruan geratu zen eta gaur egun Kroaziako errepublika burujabearen barnean dago. Jugoslaviako gerran kalte handiak jasan zituen.