Spinola, Ambrogio di (Sestoko dukea eta Balbases-ko lehen markesa)
Italiar militarra, Espainiaren zerbitzari egon zena (Genoa, 1569 - Castelnuovo di Scrivia, 1630). Filipe III.aren gobernuarekin hitzarmena egin ondoren, Herri Beheretara joan zen gudaroste baten buru eta Ostende konkistatu zuen (1603). Gero, Flandesko gudarostearen buru izendatu zuten; Maurizio Nassaukoaren kontra borrokatu zen eta Holandarrei hainbat hiri eta gotorleku kendu zien. 1625ean Breda konkistatu zuen. Madrilgo gortean aldi batez egon ondoren, Milango gobernadore izendatu zuten (1629) eta, Mantua eta Monferratoko Oinordetza gerran, Italian zeuden espainiar gudarosteen buruzagia izan zen.
- Sperber, Manès
- Sperry, Roger Wolcott
- Spielberg, Steven
- Spielhagen, Friedrich
- spin
- Spinola, Ambrogio di (Sestoko dukea eta Balbases-ko lehen markesa)
- Spínola, António Sebastião Ribeiro de
- Spinoza, Baruch
- Spitteler, Carl
- Spitz, Mark
- Spitzberg