spin
iz. Fis. eta Kim. Nukleo, atomo, partikula zein bestelako oinarrizko elementu baten momentu angeluar osoaren zatia, momentu angeluar orbitalaren desberdina dena; momentu angeluar intrinseku izena ere ematen zaio. Elementu horiek ez dute spina egiten duten mugimenduagatik, geldirik den oinarrizko elementu batek ere izaten baitu spina. Energia maila jakin batean den molekula, atomo nahiz nukeo batek, edo oinarrizko partikula jakin batek, spin jakin bat du, karga edo masa jakin bat duen bezala. Sarritan spina oinarrizko partikulek bere baitan duten ardatz baten inguruan duten errotazio mugimendu baten antzera adierazten da; dena den azalpen intuitibo hori ezin daiteke oso osorik onartu, spin kontzeptua quantum-en teoria erlatibista erabiliz azaldu baitaiteke. Spinak balio jakin batzuk hartzen ditu, quantum-en teoriaren arabera h/2ð-ren multiploak direnak; h Dirac deritzan Planck-en konstantea delarik. Spina s quantum zenbakiak mugatzen du. Hala s=±1/2 duen elektroi bati, +h/4ð dagokio norabide batean “bira” egiten duenean (erlojuaren ardatzaren antzera), eta -h/4ð, berriz (erlojuaren ardatzaren kontra), kontrako norabidean bira egiten duenean. ik. orbital.