Smart, John Jamieson Carswell
Ingeles filosofoa (Cambridge, 1920). Gaur egun Adelaidako Unibertsitateko irakaslea da (Australia). Espekulazioaren filosofia ororen kontra agertu da eta kritikak egiten dizkio existentzialismoari, bere ustez existentzialismoa hitz hutsean oinarritua eta patetikoa delako. Era berean, ikuspegi fenomeniko edo instrumentalista oro baztertu ditu eta horien aurrean "errealismo zientifikoa" aldeztu du, esanez gauzaki fisiko guztiak errealak direla eta prozesu fisiko guztiak arau deterministek arautuak direla. Smartek ez du onartzen gorputza-adimena dualismoa, eta, oro har, utilitarismoaren alde agertu izan da. Bere idazlanen artean aipagarriak dira An Outline of a System of Utilitarian Ethics (1961, Etika utilitarioaren sistema baten oinarriak), Philosophy and Scientific Realism (1963, Filosofia eta errealismo zientifikoa), Between Science and Philosophy: An Introduction to the Philosophy of Science (1968, Zientziaren eta filosofiaren artean: zientziaren filosofiari sarrera) eta Utilitarianism: For and Against (1973, Utilitarismoa: zer alde eta zer kontra).
- Sluter, Claus
- Sm
- Smale, Stephen
- Smalkaldako liga
- Smalley, Richard E
- Smart, John Jamieson Carswell
- Smetana, Bedrich
- Smith
- Smith, Hale
- Smith, Hamilton
- Smith, Ian Douglas