Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Smalkaldako liga

1531. urtean Alemaniako lurralde protestanteetako herri eta printzeek Karlos V.aren kontra osatu zuten liga. Filipe Hessekoa eta Joan Saxoniako hauteslea izan ziren Smalkaldako ligaren aitzindariak. Ligari esker Habsburgotarren aginpidea murriztu eta luteranismoa hedatu ziren, baina 1547an, Karlos V.ak, Saxoniako Maurizio lagun zuela, liga garaitu zuen.