Smith, Hamilton
Estatu Batuetako mikrobiologoa (New York, 1931). Kaliforniako Berkeley eta Johns Hopkins unibertsitateetan egin zituen medikuntza ikasketak 1952-1956 bitarteko urteetan, eta Michiganen 1962 arte. 1967an Johns Hopkins unibertsitatera itzuli zen, eta 1973an mikrobiologiako irakasle izan zen. Werner Arber eta Daniel Nathans mikrobiologoekin batera, Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen 1978an, DNA molekula batean nukleotidoen segida bereziak ezagutzen zituen entzima mugatzaile berri bat aurkitzeagatik.