Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sitter, Willen

Holandar astronomoa (Sneek, 1872 - Leiden, 1934). Leidengo unibertsitateko astronomia irakasle eta zuzendari izan zen. Erlatibitateari eta kosmogoniari buruzko lanak egin zituen. Bere izena daraman unibertsoaren eredua eratu zuen, eta unibertsoak 200 argi urteko erradioa zuela eta 80.000 milioi galaxiez osatua zela kalkulatu zuen. Jupiter-en sateliteen orbitei buruzko lanak ere egin zituen.