Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sivaismo

iz. Erl. Siva jainko gorentzat hartzen duen hinduismoaren adarra. Vishnuismoarekin batera, hinduismoaren bi adar nagusietarikoa da. Eskola ortodoxoetan gurtza berezia diote Sivari, baina halakoetan ez da Brahma edo Vishnu baino maila apalagoetan agertzen. Sivaismo heterodoxoaren zenbait eskolek, alabaina, Siva beste guztien gainetik jartzen dute, halako monoteismo batera jotzen dutelarik. Indiako hegoaldean, Kaxmirren eta Bengalan bereziki hedatua da.