Sitterly, Charlotte Emma Moore
Estatubatuar matematikaria (1898 - 1990). 1920an eskuratu zuen matematiketako lizentzia, eta ondoren irakasle laguntzaile gisa lan egin zuen Princetongo Unibertsitatean. Han hasi zen, besteak beste, izar binarioen gaineko artikuluak idazten beste lankideekin batera, eta izarren masari buruzko liburu garrantzitsu bat idatzi zuen lankidetzan. 1920ko hamarraldiaren amaieran Mt. Wilson Behatokian hasi zen lanean, eta eguzkiaren espektroari buruzko garrantzizko ikerketak egin zituen Charles E. St. John eta Harold Babcock zientzialariekin batera. Kaliforniako Unibertsitatean doktoregoa eskuratu zuen, eguzkiaren orbanen espektroko lerro atomikoez egindako ikerketa bati esker. 1945etik aurrera Itsas Ikerketen Laborategiko Estandarren Bulego Nazionalean lan egin zuen, espektroen ikerketaren alorrean; hainbat lan antolatu eta osatu zituen, laborategiko datuak aztertu zituen eta liburuak argitaratu zituen eguzkiaren espektroari buruz.
- sitatunga
- sitido
- sits
- Sittang
- Sitter, Willen
- Sitterly, Charlotte Emma Moore
- Sitting Bull
- Siva
- sivaismo
- Sixto
- Siyaad Barre, Muhammad