Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sitido

izond. Zool. Paseriformeen ordenako izen bereko familiako hegaztiez esaten da. 9-19 cm luze izaten dira. Txori igokariak dira. Gorputza zapala eta sendoa dute, mokoa kono itxurakoa eta zuzena, isatsa laburra eta hankak indartsuak, zuhaitz enborretan ibiltzeko egokituak. Zuhaitz zuloetan edo harkaitz arrailan egiten dituzte habiak. Intsektuak jaten dituzte batez ere. Garrapoa edo okil-txoria da familia horretako txoririk ezagunena.