Siva
edo Shiva. Hinduismoaren hiru jainko gorenetako bat, Brahmarekin eta Vishnurekin batera. ik. hinduismo; sivaismo. v Siva Indiako jainko konplexuenetakoa da: aldi berean da suntsitzailea eta sortzailea, bizi eta heriotza iturri, aszeta handia eta sentsualtasunaren sinboloa, arimen artzain ongilea eta mendekari odol-beroa. Modu askotara irudikatzen da, gizon itxuran gehienetan. Sivaren ohiko ezaugarriak dira: hirugarren begia kopetan, lau eskuak, zenbaitetan bere sinboloei (danborra, aizkora, oreina eta sarde hiru-hortza) eusten dietela, eta ilargiaz eta sugeez hornituriko burukoa.