Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sits

iz. Zool. Lepidopteroen ordenako hainbat gau-tximeletaren izena, bereziki beldar egoeran daudenean oihala eta larrukiak jaten dituztenena. ik. pipi, zeden, zerren.  v  Gehienak tinidoen familiakoak dira, neurriz txikiak, kolorez horixkak, zurixkak edo arreak, eta ilun zaleak. Antena luzeak dituzte. Oso tronpa txikia dute edo ez dute batere, eta ez dira gai oihaletan, ileetan edo larrukietan kalteak egiteko. Etxe barruko leku ezkutuetan ibiltzen dira batez ere. v Larru-sitsa (Tineola bisselliella). Kolorez zuri horixka dena eta larrukietan eta ileetan kalterik handienak egiten dituena. Hauen larbek keratina duen zernahi gai jaten dute, ilea, zeta, luma, baita landare gaiak ere, kotoia, haziak. v Sits zuria-beltza (Trichophaga tapetzella). Larru-sitsa baino handiago dena, 25 mm inguru zabala, eta hegoak aurrekoak zuri-beltzak eta atzekoak arreak dituena. Batez ere oihalak eta alfonbrak jaten ditu.