Schaff, Adam
Poloniar filosofoa eta soziologoa (Lvov, 1913). Langileen alderdiko batzorde nagusiko kidea eta Poloniako Zientzia Akademiako soziologia eta filosofia sailetako zuzendaria izan da. Hizkuntzari, ezagutzaren filosofiari eta logikari buruzko lanak idatzi ditu, eta gizarte jakintzen ikuspegi marxista landu du bere obretan. Obra nagusiak: Egiari buruzko teoria marxistaren arazoak (1951), Semantikaren hastapenak (1960), Historiaren legeen izaera objektiboa (1955).