Schacht, Hjalmar
Alemaniar politikaria eta finantzaria (Tingleff, Schleswig, 1877 - Munich, 1970). 1916-1923 urteetan Alemaniako Banku nazionaleko zuzendaria izan zen, eta 1923. urtean Reichsbank-eko lehendakari izendatu zuten. Hitler-i laguntza eskaini zion, eta finantzari eta industriagizon nagusiek haren alde jokatzea lortu zuen. Hitler aginpidera heldu zenean Reichsbank-eko lehendakari hautatu zuten berriz, eta 1934an Ekonomiako ministro egin zuten. Trust edo enpresa multzo handiak bultzatu zituen, eta Alemania armez hornitzeko ekonomia oinarriak ezarri zituen. Kimika industriarekin izan zituen arazoak zirela medio kargua utzi behar izan zuen, eta 1944. urtean Hitler-en aurkako konspirazioan parte hartzea leporatu zioten. Kontzentrazio esparrura behartu zuten, baina Nurenberg-eko epaitegiak aske utzi zuen (1946).