Schall von Bell, Johann Adam
Alemaniar misiolaria (Kolonia, 1592 - Pekin, 1666). Jesusen Konpainian sartu zen eta Txinara joan zen misiolari (1638-1661). Katolizismoa eta zientzia modernoak hedatzeko ahaleginak egin zituen lurralde hartan. Matematikari eta astronomiari buruzko lanak argitaratzeaz gainera, entziklopedia handi bat idatzi zuen txineraz: Astronomiari eta egutegiari buruzko gidaliburua Sartaldeko metodo berriei jarraituz (1645).