Schally, Andrew
Estatubatuar biokimikaria, jatorriz lituaniarra (Vilnius, Lituania, 1926). Roger Guillemin-ekin Houston-eko Baylor Unibertsitatean lan egin ondoren, New Orleans-eko Ospitalean lanpostu bat lortu zuen. Bertan, hormonen produkzioa kontrolatzen duten eta hipofisian sortzen diren molekulen inguruko ikerketa lanak zuzendu zituen 1973. urtetik aurrera. 1977an Rosalyn Sussman Yalow (immunologia test oso zehatzak aurkitu zituena) eta Roger Guillemin-ekin batera Fisiologiako eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, hormona peptikoen inguruan, bereziki hipotalamoak isurtzen dituenen inguruan, egin zituen lanengatik.