Scudéri, Madeleine de
Frantses idazlea (Le Havre, 1607 - Paris, 1701). Anaiarekin batera argitaratutako liburu gehienen egilea izan zen, hark sinatzen bazituen ere. Bere garaiko kultura giroaz eztabaidatzeko tertuliak antolatu zituen; hara bildu ohi ziren une hartako idazlerik ospetsuenak. Obra nagusiak: Ibrahim ou l’illustre bassa (1642, Ibrahim edo baja jakituna), Le Grand Cyrus (1648-1653, hamar liburuki; Ziro Handia), Mathilde d’Aguilar (1667) eta Conversations morales (1686, Etikari buruzko elkarrizketak).