Scribe, Eugène
Frantses dramagilea (Paris, 1791 - Paris, 1861). Oso idazle oparoa izan zen eta 350 inguru antzezlan, komedia eta opera idatzi zituen. Obra nagusiak: Valérie (1822), Le mariage de raison (1826, Senar-emazteak interesengatik), Fra Diavolo (1830), Bertrand et Raton (1833), Les huguenots (1836, Higanoteak), La favorite (1840, Begikoena), Les diamants de la couronne (1851, Koroako harribitxiak) eta La czarine (1855, Emakume tsarra).