Ruiz Idarraga, Generoso
Bizkaitar pintorea (Nabarniz, 1900). 25 urte zituenean Argentinan hartu zuen bizilekua, eta han ezagutu zuen Benjamín Solari Parravicini pintore argentinarrak margotzera bultzatu zuen. Buenos Airesen eta Mar del Platan jarri zituen bere obrak ikusgai 1952. urtean. Titulu nagusiak: Carnaval en la aldea, Feria, Víspera de Santa Agueda, Ezpatadantzaris, Entierro, Llovizna, Belén, Espantapajaros de invierno eta Procesión del viernes santo.