Ruiz de Gaona Leorza, Máximo
Nafar elizgizona eta paleontologoa (Esprontzeda, 1902 - Iruñea, 1971). 1925. urtean egin zen apaiz. Mikrofauna aztertu zuen batik bat, eta bere izena daramaten hiru animalia mota gutxienez aurkitu zituen. Real Sociedad Española de Historia Natural erakundeko eta Madrilgo Natur Zientziako Museo Nazionaleko kidea izan zen. Obra ugari idatzi zuen Pirinio mendietako eta Euskal Herriko paleontologiaz.