Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rubinstein, Ida

Errusiar dantzaria (Kharkov, 1888 - Vence, Itsas Alpeak, 1960). Fokine-ren ikaslea. 1910-11. urteetan Diaghilev-ek zuzentzen zituen Errusiar Balleten taldeko kide izan zen, baina utzi egin zuen bere taldea sortzeko. Claude Debussyren eta Gabriele d’Annunzio-ren San Sebastian martiriaren heriotza laneko Sebastian-en antzezpena egin zuen. Bereziki beretzat idatzitako ballet ugari estrainatu zituen: M. Ravel-en Bolero (1928), I. Stravinski-ren Persefona (1934); A. Honegger-en Jeanne d’Arc au bûcher (1938).