Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roubaix

Frantziako iparraldeko hiria, Nord departamenduan (Nord-Pas-de-Calais), Lilleko hiriaren ipar-ekialdean, izen bereko ubidearen ertzean eta Belgikako mugatik hurbil. 109.797 biztanle. Industrialde bakarra osatzen du egun, Lille eta Tourcoing-eko hiriekin batean, eta Frantziako lehen ehungintzako gunea da Tourcoing-eko hiriarekin batera. Garrantzi handia dute hiriko ekonomian, halaber, bestelako industriek: kimika industria, zurgintza, plastikogintza, tresneria mekanikoak. v Historia. XV. mendean jaso zuen hiriak ehunak ekoizteko baimena. XVIII. menderako behera egin zuen ehungintzak Lilleko hiriaren itzalean, baina hurrengo mendean hiriaren oparotasuna bultzatu zuen merkataritza konkurrentzia askea jarri zen indarrean eta ikaragarri hazi zen Roubaix-eko hiriarekin batera bertako industria eremua eta biztanle kopurua.