Rouergue
Frantziako hegoaldeko eskualdea (Midi-Pyrénées), Aveyron-go departamenduan. Lurralde mota asko ditu eskualdeak: haran handiek (Lot, Tarn) bereizitako mendialdeak, kararrizko goi-ordokiak (Grands Causses) eta sumendiek eragindako mendialdeak (Aubrac). v Historia. Ruteniarren hiria izan zen Akitaniakoa izan aurretik. Okzitaniako Tolosako hiriaren mendean izan zen XI. mendean. Rouergue-ko hiriburua zen Rodez konderria, Carlat-eko eta Lodève-ko konde zenari saldu zion Alfontso I.ak 1147an, eta hala sortu zen Rodez-eko kondeen etxea.