Rostow, Walt Whitman
Estatu Batuetako ekonomialaria eta historiagilea (New York, 1916 - 2003). Kennedy lehendakariaren aholkularia eta Kanpo Arazoetarako kontseilari berezia izan zen 1966-1969 urteetan. Sobietar Batasun ohiarekiko politika bakezalea eta armagintzaren aurkakoa bideratu zuen. XIX. mendeko Britainiako ekonomia azterlana argitaratu zuen 1948. urtean, baina gizarte tradizionaletik gizarte kontsumitzailera arteko gizarteen bilakaerari buruzko saiakera lanengatik egin zen ezagun. Obra nagusiak: Ekonomia hazkundea (1952), Ekonomia hazkundearen urratsak (1960), Asiako garapenerako proposamen bat (1965), Aginpidearen hedapena (1972), Nola hasi zen guztia; ekonomia modernoaren sorrera (1975), Europaren banaketa Bigarren Mundu Gerraz geroztik (1982) eta Europa Stalinen ondoren; Eisenhower-en hiru erabakiak (1982).