Rostovtsev, Mikhail Ivanovitx
Ukrainar historialaria (Kiev, 1870 - New Haven, Connecticut, 1952). San Petersburgoko unibertsitatean latineko irakasle izan zen 1898-1918 urteetan, baina, 1917ko iraultzaren aurkakoa izaki, Errusiatik alde egin zuen eta Oxforden (1918-1920), Wisconsinen (1920-1925) eta Yalen (1925-1944) irakasle izan zen. Indusketa lan askoren eragile eta zuzendari izan zen Errusia hegoaldean eta Dura Europos-en (Mesopotamia). Errusieraz, alemanez eta ingelesez idatzi zuen. Obra nagusiak: Irandarrak eta greziarrak Errusiako hegoaldean (1922), Erromatar inperioko gizartea eta ekonomia (1926), Italia mistikoa (1928), Karabanen hiria (1932) eta Mundu helenistikoko gizartearen eta ekonomiaren historia (1941).