Rostopchin, Fiodor Vasilievitx
Errusiar jenerala eta estatu gizona (Livny, 1763 - Mosku, 1826). Paulo I.a tsarraren laguntzailea izan zen, eta jeneral, mariskal eta Kanpo Arazoetarako ministro izendatu zuen hurrenez hurren. 1812an Moskuko gobernari izendatu zuten. Frantziak Errusiari eraso zionean ez zuen Mosku babestu nahi izan eta biztanleak aterarazi zituen handik. Frantsesak iritsi eta biharamunean gertatutako sutearen ardura leporatu zioten gobernariari, hark beti ukatu bazuen ere. Vienako kongresuko kide izan zen.