Rosso Fiorentino, Giovanni Battista
Italiar pintore manierista, di Jacopo de Rossi izenaz deitua (Florentzia, 1494 - Paris, 1540). Florentzian egin zituen pintura ikasketak. Bere gorabehera handiko izaera erakutsi zuen lehen koadroetan, toskanar manierismoaren aitzindari bihurtuko zuena: Ama Birjina lau santuekin, Jesus hila gurutzetik jaisten. Michelangeloren eragina agerian du, bestalde, Moises eta Jetroren alabak koadroan. Erroman eta Arezzon lan egin ondoren (Gurutzea aldapan gora), Frantziara joan zen Frantzisko I.ak hots eginda, eta Fontainebleau-ko gazteluko dekorazio lanen zuzendari izan zen. Sasoi hartan pintatu zuen Pietatea obra da artistaren maisu-lanik aipagarrienetakoa. Fontainebleau-ko eskolako aitzindaria izan zen.
- Rossi, Franco
- Rossi, Luigi
- Rossi, Paolo
- Rossif, Frédéric
- Rossini, Gioacchino Antonio
- Rosso Fiorentino, Giovanni Battista
- Rosso, Medardo
- Rostand, Edmond
- Rostand, Jean
- Rostock
- Rostopchin, Fiodor Vasilievitx