Rostand, Edmond
Frantses poeta eta dramagilea (Marseilla, 1869 - Paris, 1918). 1890. urtean argitaratu zuen lehen poesia bilduma eta ondoren La princesse lointaine (1895, Urruneko printzesa), La Samaritaine (1897, Samariarra), Cyrano de Bergerac (1897, Cyrano Bergerac-ekoa, haren obra aipagarriena) eta L’Aiglon (1900, Mirotza) dramak eta komediak. Gaixo bizi izan zen hurrengo urteetan, eta Kanbora joan zen sendatzera. Etxe bat eraiki zuen han, euskal estilo berezikoa (Arnaga; gaur egun museo bihurtua) eta bertan Chantecler (1910) obra idatzi zuen. Lehen Mundu Gerran oinarritutako poema bilduma bat (Le vol de la Marseillaise; Marseillesaren hegalaldia) eta drama bat (La dernière nuit de Don Juan; Don Juanen azken gaua) ere idatzi zituen, biak hil ondoren argitaratuak.