Rossi, Luigi
Italiar musikagilea, laut-jotzailea eta kantaria (Torremaggiore, Foggia, 1598 - Erroma, 1653). J. de Macque-ren ikasle izan zen Napolin. Medicitarren musikagile izan zen Florentzian (1633), eta geroago, Barberini kardinalaren zerbitzari izan zen (1641). 1646. urtetik aurrera frantses gortean izan zen, eta Parisen aurkeztu zuen hiri hartan estreinatu zen lehen opera: Orfeo eta Euridiziren ezkontza (1647). Operetan mintzaldiak eta ariak elkartzeko joera agertu zuen. Aipagarriak dira idatzi zituen ariak, kantatak, oratorioak, eta bestelako eliza musika.