Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

roentgen

iz. Fis. X edo gamma izpien kopurua edo dosia neurtzeko erabiltzen den banakoa. 0 °C-tan eta presio normalean dagoen aire lehorraren cm3 bakoitzean eta ioitze prozesuaren eraginez 0,33. 10-9 coulomb-etako elektrizitate positibo edo negatiboa sortzeko gai den X edo gamma izpien kopuru gisa definitzen da. Roentgen banakoa beste partikula erradioaktibo batzuekin ere erabiltzen da gaur egun: alfa, beta, protoi eta neutroiekin, adibidez.