Roger Ia
Siziliako kondea 1062-1101 urteetan, Tancredo Hauteville-koaren semea (Normandia, 1031 - Mileto, Calabria, 1101). Italiara joan zen, bere anaia Roberto Guiscardori Calabriatik musulmanak egozteko borroketan laguntzeko. Bi anaien artean banatu zuten agintaldia 1062. urteko hitzarmenaz. Reggion hartu zuen bizilekua eta handik antolatu zuen Siziliako konkista. 1072an Palermon sartu zen eta konde titulua jaso zuen anaiaren eskutik.