Roemer
edo Rømer, Ole. Daniar astronomilaria (Arhus, Jutland, 1644 - Kopenage, 1710). Argiaren lastertasuna finitua dela frogatu zuen. Jupiter-en sateliteak behatuz argia espazioan zehar lastertasun finituaz bidaiatzen dela frogatu zuen; egin zuen lastertasun horren neurketa gaur egun ontzat hartzen diren balioen hurbilketa egokia izan zen: hala, 1676. urtean egin zituen neurketen bitartez argiaren lastertasuna 225.000 km segundukoa zela neurtu zuen (egungo neurketa zehatzenek lastertasun hori 299,793 km segundukoa dela finkatzen dute). Parisko Erregeren Behatokian bederatzi urte egin zituen lanean, harik eta 1681. urtean Danimarkara itzuli eta Kopenageko unibertsitateko astronomia irakasle egin zen arte. Erregearen matematikari hautatu zuten, eta kargu publikoak ere izan zituen, 1705. urtean Kopenageko alkatetza, besteak beste.