Rof Carballo, Juan
Espainiar sendagile eta saiakera idazlea (Lugo, 1905 - Madril, 1994). Garrantzi handiko artikuluak eta lanak eman zituen argitara, batez ere psikoanalisiaren eta antropologia kulturalaren alorretan. Bere obren artean aipagarriak dira, besteak beste, Cerebro interno y sociedad (Barne garuna eta gizartea) eta Rilke en literatura (Rilke literaturan). 1963an Madrilen Cuadernos para el diálogo iritzi politikorako aldizkaria sortu zelarik, haren lankide gisa nabarmendu zen Rof, beste hainbatekin batera; belaunaldi, pentsamolde eta bizimodu desberdineko kideen arteko ideien komunikazioa bideratzea zen aldizkariaren helburua, eta, horretarako, era askotako gaiak landu zituzten: politika, erlijioa, ekonomia, kultura…