Rodríguez Zapatero, Jose Luís
Espainiar politikaria (Valladolid, 1960). Zuzenbide ikasketak eginik, Konstituzio Zuzenbideko irakasle izan zen Leongo Unibertsitatean. 1978an PSOE alderdiko kide egin zen. 1986an, Leonetik diputatu hautatu zuten lehen aldiz, Espainiako hauteskunde orokorretan. 1988an PSOEko Leongo idazkari nagusi hautatu zuten, eta 1990an PSOEko Batzorde Federaleko kide izendatu zuten. 2000an PSOEko Idazkari Nagusi hautatu zuten, eta 2004an, hauteskunde orokorrak irabazirik, Espainiako lehendakari bilakatu zen. Bere gobernuaren erabaki garrantzitsuenetako batzuk Espainiako soldaduak Iraketik itzularaztea, sexu berdineko pertsonen arteko ezkontzak legeztatzea, eta Legebiltzarrari ETArekin hitz egiteko baimena eskatzea izan dira.
- Rodríguez Sánchez, Manuel
- Rodríguez, Claudio
- Rodríguez, Marta
- Rodríguez, Silvio
- Rodríguez, Ventura
- Rodríguez Zapatero, Jose Luís
- Roelas
- Roemer
- Röentgen, David
- Röentgen, Wilhelm Conrad
- roentgen