Röentgen, David
Alemaniar zurgina (Herrenhag, 1743 - Wiesbaden, 1807). Aitaren ordezko izan zen 1772an hark Neuwied-eko hirian zuen aroztegian. Parisko erakusketa batera joan zen bere lanen berri emateko eta agindu ugari jaso zituen Luis XVI.aren gortetik. Aipagarriak dira egilearen asmakizun mekanikoak (erloju musikadunak) eta zurgintza lanak. Luis XVI.a gortean egin zuen lan iraultza iritsi zen arte.