Roderic O’Connor
Irlandako azken errege handia 1156-1186 urteetan (1116 - Lough Corrib-etik hurbil, Galway, 1198). Ingalaterrako errege Henrike II.aren nagusitasuna onartu behar izan zuen eta harekin izenpetu behar izan zuen Windsor-eko hitzarmena 1175ean. Independentzia berreskuratu nahi izan zuen Joan printzearen agintaldiaren hasieran, baina ez zuen lortu.