Rodchenko, Alexandre
Errusiar pintorea, eskultorea eta dekoratzailea (Leningrado, 1891 - Leningrado, 1957). Konstruktibismoaren jarraitzaile garrantzitsuena izan zen. Moskuko 1916. urteko erakusketan parte hartu zuen eta konpasaz eta erregelaz egindako obra abstraktuak aurkeztu zituen. Beltza beltzaren gainean ehunetan eginiko saila erakutsi zuen 1918an Malievitx-en Zuri gainean zuri sailari erantzun nahiz. Artista eta ingeniarien arteko batasunaren aldeko agertu zen. Publizitatean eta diseinuan egin zuen lan 1922. urtetik aurrera eta argizkigintzaz baliatu zen 1930. urteaz geroztik.