Rodenbach, Georges
Belgikar poeta, frantsesez idatzi zuena (Tournai, 1855 - Paris, 1898). La Jeune Belgique aldizkarian idatzi zuen gaztetandik. Zuzenbide ikasketak albo batera utzi eta literatura idazten hasi zen. Parisen jarri zen bizitzen gero eta poema liburu hauek argitaratu zituen: Le foyer et les champs (1877, Sutondoa eta zelaiak), Les tristesses (1879, Tristeziak), La mer élégante (1881, Itsaso dotorea), L’hiver mondain (1884, Munduko negua), La jeunesse blanche (1886, Gazteria zuria), La règne du silence (1891, Isiltasunaren erresuma) eta Le miroir du ciel natal (1898, Jaiotzako zeruko ispilua). Harenak dira, halaber, Bruges-la-Morte (1892, Brujas hila) eta La cerillonneur (1897, Kanpaijolea) eleberriak.