Rode, Jacques-Pierre-Joseph
Frantses biolinista eta musikagilea (Bordele, 1774 - Damazan, 1830). Viotti-ren ikasle izan zen. Bidaia ugari egin zituen Europan eta Errusian zehar biolinista gisa. 1795. urtetik Parisko kontserbatorioko maisu izan zen. 1800. urtean Napoleonen biolinista izan zen eta 1804-1808. urteetan Alexandro I.a tsarrarena. Beethovenek eta Boccherinik lanak idatzi zituzten beretzat. 13 biolin kontzertu idatzi zituen, biolin kuartetoak eta biolinerako ikasbide bat.
- Rodano
- Rodari, Gianni
- Rodas
- Rodayega
- Rodchenko, Alexandre
- Rode, Jacques-Pierre-Joseph
- Rodenbach, Georges
- rodeo 1
- rodeo 2
- Roderic O’Connor
- Roderic