Rodet Villa, Roberto
Bizkaitar pintorea (Balmaseda, 1915). Bilbon, Italian eta Frantzian egin zituen pintura ikasketak. Horma-pintore gisa da ezaguna. Bilbon, Madrilen eta Bartzelonan erakusketa asko egin ditu. Lan nagusiak: Bodegón, Danza eta Hombre y caballos. Bereak dira, halaber, Deustuko Zientzia Ekonomikoko fakultateko horma-pintura, eta Conde Argelejo nahiz Explorador Iradier itsasontzietan ageri direnak.
- rodeo 1
- rodeo 2
- Roderic O’Connor
- Roderic
- Rodero Luján, José María
- Rodet Villa, Roberto
- Rodez
- Rodgers, Richard
- Rodil, José Ramón
- Rodin, Auguste
- rodio