Rodgers, Richard
Estatu Batuetako musikagilea (New York, 1902 - New York, 1979). Lorenz Hart eta Oscar Hammerstein II.a testugileekin batera, Estatu Batuetako musika komedia famatuak idatzi zituen. Bi Pulitzer sari irabazi zituen. Azpimarratzekoak dira, besteak beste: The Girl Friend (1926, Neskalaguna); Pal Joey (1940); Oklahoma (1943); Carousel (1945); South Pacific (1949), eta The King and I (1951, Erregea eta ni).