Rodez
Frantziako hegoaldeko prefetura hiria (Aveyron, Midi-Pyrénees). 28.165 biztanle. Merkataritza eta industria (portzelanak, plastikogintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira XV. mendeko Notre-Dame katedral gotikoa, XVI. mendeko Armagnac jauregia, XIV. mendeko Ingelesaren etxea eta Arte Ederretako museoa. v Historia. Segodunum izeneko hiria zen erromatarren garaian eta rouergue-ko hiriburu bihurtu zuten erromatarrek (Rutenorum civitas). Hiri garrantzitsua zen IV. menderako eta garai berean apezpikuaren egoitza bihurtu zen. Ondoren konderri egin zuten eta Albret-tarren esku geratu zen. Henrike IV.aren garaian (1590) frantziar koroaren mende geratu zen.