Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roberts, David

Ingeles pintorea (Stockbridge, Edinburgotik hurbil, 1796 - Londres, 1864). 1822. urtean Londresa joan eta antzerkiko eszenatokiak pintatzen hasi zen. Paisaiagile bikaina zen. Britainiako artisten elkarteko lehendakariorde egin zuten 1824an eta Errege Akademiakide 1841ean. Espainiako eskualdeak ere bisitatu zituen, eta pintatu zituen koadroetariko asko Espainiako hirietan egin zituen. Lan nagusiak: Santiago de Compostelako katedrala eta apaizgaitegia (1837), Errege-erregina Katolikoen kapera Granadan (1838) eta Burgosko ikuspegia. Aipagarria da, halaber, 1837. urtean Londresen argitaratutako Pintura apunteak Espainian. 1832-1833 urteetan David Robertsek jasoak litografia bilduma.