Rivier, Jean
Frantses musikagilea (Villemomble, 1896 - La Penne-sur-Huveaune, 1987). Lehen Mundu Gerraren ondoren hartu zuen musikaren bidea. Parisko Kontserbatorioan harmonia, musikaren historia, kontrapuntua eta fuga ikasi zituen, eta orobat ikasi zituen pianoa eta biolontxeloa. 1920ko hamarraldian ondu zituen lehenengo lanak: Harizko laukotea (1924), Hileta kantua orkestrarako eta Rapsodia biolontxelo eta orkestrarako (1928). Bi gerren arteko ganbera musikako elkarte nagusietako bateko presidente izan zen, Triton elkartekoa hain zuzen. 1947an Parisko Kontserbatorioko konposizio irakasle izan zen. 1970ean Parisko Hiriko musikaren sari handia eman zioten. Jean Rivier aniztasun harrigarriko egilea izan zen. Zortzi sinfonia idatzi zituen (1932-1978), bi obertura, bi kuarteko eta hamar kontzertu baino gehiago hainbat tresneterako, horiek guztiak harizko orkestra batek lagundua. Pianorako lanek, Pointes sèches, Torrents, Tornades, Stridences, arreta eta zehaztasunezko unibertso batera eramaten dute entzulea.