Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rivette, Jacques

Frantses zinemagilea eta kritikaria (Rouen, 1928). Zinema kritikak egin zituen La gazzette du cinéma, Arts eta Cahiers du cinéma aldizkarietan. Film laburrak egin zituen eta 1961ean egin zuen lehen film luzea, Paris nous appartient (Paris geurea dugu), antzerki talde baten gorabeherak kontatzen dituena. 1966an Dideroten eleberria oinarri harturik Suzanne Simonin, la religieuse egin zuen, Frantzian zentsuratua. Geroztik L’ amour fou (1968, Maitasun eroa), Out One: Spectre (1971), Le Pont du Nord (1982, Iparraldeko zubia) filmak egin zituen. Rivette-k oso estilo berea du, errealitatea eta irudimena, fikzioa eta dokumentala modu berezian nahasten dituena.