Rivet, Paul
Frantses sendagile, antropologo eta etnologoa (Wasigny, Ardenak, 1876 - Paris, 1958). Hego Amerikako antzinako kultura batzuk aztertu zituen. Frantziako Etnografia Museoko zuzendari egin zuten 1928an eta Gizakiaren Museoa sortu zuen 1937an. 1946-1951 urteetan diputatu sozialista izan zen. Obra nagusiak: Ethnographie ancienne de l’Équateur (1912, Ekuador-ko antzinako etnografia), Les Origines de l’homme américain (1943, Amerikako gizakiaren etorkia), Hego Amerika Ozeaniako herriek jendeztatu zutela defenditzen duen obra, eta Bibliographie des langues aymará et kitsua (1951-1956, Aimara eta kitxua hizkuntzen bibliografia), Georges de Créqui-Montfort-ekin eginiko lana.